TAKeko absolutu trainerillak, lehen postua Donostian

Ataria 2024ko maiatzaren 7a

Trainerillen Gipuzkoako Liga martxan jarri da eta asteburuan bigarren jardunaldia jokatu da dagoeneko.

Donostiako uretan izan da estropada, eta emakumezkoen absolutu mailan, TAK klubeko Tolosaldea trainerillak lehen postua lortu du, lehen jardunaldian lortutakoa berretsiz. Bigarren jardunaldian, kadete neskek zortzigarren postua lortu dute eta jubenil neskek hirugarrena,

Mutrikun izan zen jokoan trainerillen ligako lehen jardunaldia, eta orduan lehen postuetan izan ziren TAKeko trainerillak. Absolutu mailan emakumezkoek lortutako lehen postu berbera lortu zuten kadete neskek. Jubeniletan, berriz, bai nesken zein mutilen trainerillek bigarren postua eskuratu zuten Mutrikuko uretan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!