2024/05/17 18:30

Andra Festa

Andra Festa
Andragora, Tolosa

18:30. Emakumeak elkartu, saretu eta ondo pasatzeko.

Bertsoak, musika emanaldiak, dantza eta bakarrizketa saioak izango dira, iluntzera bitarte. Batumore batukada feminista taldeak festarako deia zabalduko du kanpoaldean, eta ondoren, Amaia Agirrek ongietorria emango du bertsotan. Segidan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da. Olaia Toral abeslariaren emanaldia etorriko da gero, eta Mirari Martiarenaren bakarrizketak jarraituko dio. Kantagora, Andragorako kantu taldeak ere abestuko du tartean. Arratsalde osoan zehar clownak ere izango dira.

Festak irauten duen bitartean photocall feminista ere izango da, eta luntxa ere izango da bertaratzen diren guztientzat. Amaitzeko, dantzaldia izango da iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!