Antolakuntzara batzeko deia luzatu du Tolosaldeko Itaiak

Ataria 2024ko maiatzaren 5a

Tolosaldeko Itaiak deituta elkarretaratze jendetsua egin dute arratsaldean Tolosako Trianguloa plazan, Donibane Lohizuneko erailketa matxista salatzeko.

Itaiak salatu duenez, indarkeria matxista aurrekariak zituen gizonezko batek bere emaztea erail du Donibane Lohizuneko hotel batean. Emakume langileon aurkako erasoak etengabe gauzatzen direla diote Itaiatik, "gure zaurgarritasun egoera baliatuz. Hauek ordea, ez dira gertakari isolatuak, emakumeok zapalduta mantentzen gaituen gizarte baten adierazpen muturrenekoak baizik".

Indarkeria matxista gainditzeko beharrezkoa ikusten dute "antolakuntza politiko independientea indartzea eta norma kultural matxista borrokatuko duen jarduna lehen lerroan jartzea". Hortaz, antolakuntzara batzeko deia luzatu diete eskualdeko emakumeei. "Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu! Gora emakume langileon borroka!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!