En Phase Triok irekiko du Maiatzeko Doinuak zikloa

Ataria 2024ko maiatzaren 2a

Dúo Carmesí zen irekitzekoa igandean hasiko den ganbera musikari eskainitako zikloa, baina azken orduko aldaketa bat egin dute eta En Phase Tríok irekiko du azkenean.

En Phase Trío Sonia Martín Rodríguezek, Pablo Mirak eta Domenico Rasok osatzen dute. Hiruak dira Musikeneko ikasleak eta aurten sortu dute taldea. Sonia Martínek eta Pablo Mirak saxofoia jotzen dute eta Domeniko Rasok akordeoia. Hirukoteak ez du ohiko ganbera musikako taldea osatzen eta soinu freskoa eskaintzen dute.

Kontzertua doan izango da, Maiatzeko Doinuak zikloaren gainontzekoak bezala, eta guztiak izango dira 12:00etan Topic-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!