Tolobolei klubeko mutilen infantil taldea Euskadiko txapeldun

Ataria 2024ko apirilaren 30a

Tolosako Toloboleiko mutil infantil taldeak Euskadiko Boleibol Txapelketako finala irabazi zuen atzo, finalean Rekalderen aurka 3-1 gailenduz. 

Tolobolei klubean mutilen talde bakarra dute, eta lehenengo aldiz irabazi dute Euskadiko Txapelketa. Gipuzkoako ligan hiru talde daude infantil mailan eta kadete mailako beste sei talderekin batera parte hartzen dute ligan. Infantil mailako lehen taldea izan zen Tolobolei eta Gipuzkoako beste talde batekin parte hartu dute Euskadiko Txapelketan. Bizkaitik hiru talde aritu dira lehian eta Arabatik bat txapelketa horretan.

Atzo finalerdia jokatu zuten Toloboleikoek Galdakaoren aurka eta 3-0 irabazi zieten. Ondoren, finala Rekalderen aurka izan zen eta talde tolosarra 3-1 gailendu zen. «Ezusteko izan da txapelketa irabaztea, gonbidatu bezala joan garelako», azaldu du Haritz Arruti entrenatzaileak. «Talde bakarra dugu mutilena klubean eta gustatuko litzaiguke atal hori zabaltzea. Animatzen diegu mutilei zein neskei boleibolean izena ematera».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!