TAKeko jubenil neskek bosgarren egin dute Espainiako Batel Txapelketan

Ataria 2024ko apirilaren 29a

Final nagusira sartzeko aukera izan zuten, baina egokitu zitzaien kalea ez zen izan ona lehen postuen lehian izateko.

Espainiako Batel Txapelketa izan da jokoan asteburuan Galiziako A Pobra do Caramiñal herrian. bertan TAK klubeko jubenil neskak izan dira lehian eta bosgarren postua lortu dute. Larunbatean jokatu zuten kanporaketa eta bere txandan lehen postua lortu zuten, 9.58ko denborarekin, final nagusira edo A finalera sailkatuz.

Igandean jokatu zuten finala, eta bosgarren kaletik lehiatu ziren. Ez zen kalerik onena izan estropada horretarako, eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuten, 10.03ko denbora eginez. Laugarren postua gertu izan zuten, La Planchadakoek 10.02ko denboran bukatu zutelako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!