Iker Vicente nagusi Tolosan, 1.840 ikusleren aurrean

Ataria 2024ko apirilaren 27a

Hasieratik hartu du aurrea nafarrak. Julen Alberdi 'Txikia IV'.a ez da eroso sentitu, lotuta ibili da. Lan erdietan lau minutukoa zen Vicenteren aldeko aldea, amaieran, 10 minutukoa.

Julen Alberdik apustua kanaerdiko enborrekin hastea erabaki du. Vicente 60 ontzakoekin hasi da. Lehen lau enborrak bota ondoren, Txikia IV.ak 49 segundoko aldea ateratzen zion nafarrari. Baina apustua, okerrik pasa ezean, ia amaitutzat eman zitekeen Vicenteren alde. Azkoitiarra 45 ontzakoekin ari zen bitartean, Otxagabiakoa 60koekin ari baitzen lanean. Bosgarren enborrean neurriak aldatzea tokatu zaie biei, eta hor 30 segundoko aldeaz aurretik jarri da Vicente. Hortik aurrera aldea handitu besterik ez du egin txapeldunak. Tolosako zezen plazan jende ugari zegoen, baina apustua goizegi bukatu den sentsazioarekin geratu dira gehienak. Hala eta guztiz ere maila goreneko ikuskizuna eskaini dute bi aizkolariek.

Denborak:
  • Lan erdietan: Vicente 22.06 / Txikia IV.a 26.13
  • Amaieran: Vicente 51.05 / Txikia IV.a 1.01.32

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!