Naroa Merino tolosarrak txapela jantzi du Araba Euskaraz torneoan

Ataria 2024ko apirilaren 27a

Argazkia: Eraman!

Araba Euskaraz Master Series torneoko finala jokatu zen atzo Gasteizen eta Erika Mugartegirekin batera garaipena lortu zuen puntista tolosarrak

Atzo Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatutako Araba Euskaraz Master Serieseko finala eskuratu zuen Naroa Merino tolosarrak, Erika Mugartegirekin batera.
 
Mugartegi bikain egokitu zen Gasteizko pilotalekura eta bere segurtasun eta erregulartasunak, Merino tolosarraren laguntzarekin, garaipenera eraman zuen. Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi izan zituzten aurkari. Erremate batzuk behartuta egin zituen Ortiz de Mendibilik eta errebote batzuk motz geratu zitzaizkion. 15-14 eta 11-5 egin ondoren, hirugarren setera joan zen finala eta azken tanto horietan, Arai Lejardi izan zen publikoa zutik jarri zuena, ikaragarrizko pilotak sartu baitzituen. Edonola ere, Mugartegi eta Merinorentzat izan zen garaipena, 5 eta 2ko emaitzarekin.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!