Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak aholkularitza bulego bat ireki du Tolosan

Ataria 2024ko apirilaren 23a

Plaza Berrian jarri dute, Abastos eraikinean, eta etxebizitzaren inguruko lege aholkularitza behar dutenei dago zuzendua.

Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak aholkularitza bulego bat ireki du Tolosan, Plaza Berriko Abastos eraikinean. Apirilaren 29an eta maiatzaren 13 eta 27an egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara, eta honako egoeratan dauden pertsonei dago zuzenduta, sindikatuko kideek esan dutenez: etxebizitzaren hipoteka edo alokairua ordaindu ezin dutenei, hornidura gastuak ordaintzeko zailtasunak dituztenei, etxebizitzako kontratua amaitu eta beste etxebizitza batetara joateko modurik ez dutenei, etxetik joateko jabearen presioa jasaten ari direnei eta bizi diren herrian errolda lortu ezin dutenei.

 

Bulegora gerturatu ezin dutenek 613 76 82 48 telefono zenbakira deitu dezakete edo esindikatua.tolosaldea@gmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!