Tabernaz taberna ibili da magia

Leyre Carrasco 2024ko apirilaren 14a

Herritarrak aho zabalik utzi dituzte magia poteoan parte hartu duten magoek. Era guztietako trikimailuez gozatu ahal izan dute gaur eguerdian kalean ibili diren lagunek. 

Giro ederrean eman diote jarraipena atzo hasitako magia asteburuari. Eguraldia lagun zela, magia poteoaz gozatzeko aukera izan dute Tolosako Alde Zaharreko kaleetatik ibili diren herritarrek. Izan ere, 12:00etan hasita gertuko magia egiten aritu dira zenbait mago Tolosako kale nahiz inguruko tabernetan. Adin guztietako herritarrek gozatu dute magoen trikimailuekin, eta umorerik ez da falta izan. 

Arratsaldean ere kalera aterako dute magia, eta 18:00etan hasita, Gure Magia Gala izango da ikusgai Gure Zirkuan. Bertan, Euskal Herrian ezagunak diren goi mailako lau mago izango dira: Imanol Ituiño, Gonzalo Albiñana, Tor eta Txoborro. Saioa adin guztietako publikoarentzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!