Adin guztietako 32 emakume elkartu dira Bedaioko juntadizoan

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Egun osoan zehar ekitaldiak egiten aritu dira Bedaion: inteligentzia emozionaleko tailerra, bazkaria eta artelan tailerra.

Batetik, goizean Zahartze aktiboa, bizitza aktiboa, auzo aktiboa egitasmoaren barruan, inteligentzia emozionalaren inguruko tailerra egin dute, Isabel Rekalde psikologoak gidatuta. Hamar pertsona elkartu dira, muga horrela jarrita zegoelako, eta aurrerantzean beste tailer bat egitea pentsatzen ari dira, eskaera handia izan duelako.

Bestetik, Bedaioko emakumeak elkartzeko juntadizoa egin dute. Aurrena Abaetxe jatetxean bazkaria egin dute 32 emakumek, adin guztietakoek, eta horren ondoren artelan tailerra egin dute Artubi elkartean. Zorione Mendez Martinek gidatu du tailerra, eta berak azaldu duenez, «sormen tailer bat egiten gabiltza, hamahiru urtetik hasi eta 80 urtera bitartekoen artean. Zerbait sortu, elkar gehiago ezagutu eta sormena erabiliz ondo pasatu eta ahalduntzeko asmoz egiten ari gara tailerra, eta, bide batez, gure barruko umea ateratzeko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!