June Aiestaran, berriro ere txapeldun

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Harituzeko bertso eskoletan dabilen June Aiestaran beasaindarrak jantzi du Gipuzkoako Eskolarteko txapela, hirugarren urtez jarraian.

Atzo jokatu zen Gipuzkoako XLIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Lasturren. June Aiestaran izan zen txapelduna eta Joanes Azpillagarekin batera Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen. Danel Etxeberria tolosarra ere finalean aritu zen bertsotan. Idatzizko txapelketako irabazleek ere jaso zituzten beraien sarriak. Lehenengo postuan Mara Albistur geratu zen eta bigarrenean, aldiz, Kattalin Arabolaza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!