Liburuaren hilabetea antolatu dute udal liburutegian

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 19:59

Tailerrak, sariak, liburu aurkezpenak eta solasaldiak izango dira besteak beste, hilaren amaierara arte.

Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta apirilean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosako udal liburutegiak. Hilabete hasieran,  7 eta 12 urte arteko umeentzat orri markatzaile tailerra egin zuten Errotan, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan.

Hemendik aurrera ekitaldi gehiago izango dira eta Apirila, liburuaren hilabetea deitu diote hilabete osoko egitarauari. Hauek dira antolatu dituzten ekimenak.

  • Apirilak 12, ostirala
    • Andragoran. Irakurtzeko zailtasunak dituzten emakumeentzat Irakurketa Erraza talde berriaren lehen saioa egingo dute Emakumeen Etxean. Aldez aurretik eman behar da izena.
  • Apirilak 15etik maiatzaren 17ra
    • Irakurtzeak saria du. Apirilean zehar, gutun eta egunerokoen liburuak irakurtzera animatu dituzte irakurleak. Parte hartzaileen artean opari txartelak zozkatuko dituzte.
  • Apirilak 16, asteartea
    • 18:00. Errotan, Manex Beristainek, heriotzaz eta doluaz hitz egingo du, heldu zein lagundutako haurrei zuzendutako Azken galdera amari ipuinaren aurkezpenean. Liburutegian gaiari lotutako interesgune bat ere jarriko dute.
  • Apirilak 23, asteartea
    • 18:00. Errotan Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak Mikroipuinak liburuari buruzko solasaldia eskainiko du helduentzat.
  • Apirilak 26, ostirala
    • Erreaderrak. Aranburu jauregiko liburutegian liburu elektronikoak irakurtzeko gailuen mailegua jarriko dute martxan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!