Larunbatean txotxongilo tailerra eta bisita gidatuak egingo dituzte Topic-en

Ataria 2024ko apirilaren 10a

Haurrentzako barazki txotxongilo tailerra eta hainbat bisita gidatu egingo dituzte, larunbatean.

Topic-en hainbat jarduera egingo dituzte larunbat honetan haurrei eta helduei bideratuta. Batetik, haurrei bideratuta bisita gidatu antzeztuak egingo ditu Irati Marin aktore tolosarrak: euskaraz 11:30ean izango da; eta, gazteleraz, 12:30ean. Bestetik, barazki txotxongilo tailerra egingo dute –haurrei bideratuta– eta 11:30ean hasiko da hori ere.

Helduentzat, berriz, bisita gidatuak egingo dituzte Museo eta Dokumentazio saileko arduradunarekin batera. Bisita horretan azalduko dute pieza batek museora iristean egiten duen ibilbidea, eta erregistratzeko eta katalogatzeko etapak aurkeztuko dituzte kasu praktiko baten bidez. Bisita honek ere bi txanda izango ditu: 11:30ean euskarazkoa izango da; eta, gaztelerazkoa, 12:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!