Zortzi ekitaldi antolatu ditu Tolosako Biodibertsitate Guneak, udaberrirako

Ataria 2024ko apirilaren 10a

Gaur hasi eta ekainaren 9ra bitarte, irteerak, mintegiak, ikastaroak eta liburu aurkezpen bat egingo dituzte.

Egitaraua:

  • Apirilak 10, asteazkena
    • 18:00. Tolosako parkeetan: hegaztiaren kantua ezagutzen irteera, Antxon Bandres Bidaiarien Txokotik abiatuta.
  • Apirilak 17, asteazkena
    • 18:00. Rutas para observar aves en Euskal Herria liburuaren aurkezpena, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Apirilak 24, asteazkena
    • 18:00. Biodibertsitatearen gordatzaileak. Hazi-bankua mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Maiatzak 1 asteazkena
    • 9:00. Leitzaran ibaia, babestutako biotopoa irteera, Dama Berde iturritik abiatuta.
  • Maiatzak 15, asteazkena
    • 18:00. Gipuzkoako anfibioak III mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Maiatzak 29, asteazkena
    • 18:00. Ornitologiaren hastapenak (sarraskijaleak) ikastaroa, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Ekainak 5, asteazkena
    • 18:00. Orkideak. Hurbilketa labur bat mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Ekainak 9, igandea
    • 9:00. Aralarko Parke Naturalera (Ausa Gaztelu) irteera, Dama Berde iturritik.

Izena emateko: biodibertsitategunea@gmail.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!