Tolosaldeko ospitale publikoa

TOPAk mural pintaketa egingo du larunbatean, Tolosan

Ataria 2024ko apirilaren 10a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformak (TOPA) elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 11:00etan, Tolosako suhiltzaileen parkearen parean. Ondoren, osasun publikoaren aldeko mural margoketa egingo dute, 'eta bitartean zer?' lelopean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Batzordeko adierazpenei erantzuteko TOPAk agerraldia egin zuen otsailaren 29an Tolosako Zerkausian, eta bertan argi utzi zuten, «sailburuak aurkezpenean esan bezala, Tolosan egiteko asmoa dutena ez da eskualdeko ospitale publiko bat».

Uste dute Osasun Batzordetik proposatzen dutena «bigarren mailako kalitatea» duen zerbitzua dela, eta beste hainbat gai ere jarri zituzten mahai gainean: «Kokapen arazoak, oso leku txikia dela eta trafiko handia dago inguru horretan». Hortaz, larunbatean, Osasun Batzordeak proposatzen duen kokapenean, suhiltzaileen parkearen parean egingo dute elkarretaratzea, 11:00etan. Ondoren, osasun publikoaren aldeko mural pintaketa egingo dute, eta bitartean zer? lelopean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!