EH Bilduren bi ekitaldi izango dira Tolosan

Ataria 2024ko apirilaren 9a

Iazko ekitaldi bateko irudia, Tolosan.

'Osakidetza zutik jartzeko proposamena' lelopean, Rebeka Uberaren solasaldia izango da bihar, 19:00etan, Zerkausian; eta ekitaldi nazionala egingo dute larunbatean, 12:00etan, Beotibar pilotalekuan.

Martxan da EH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina. Hamabost egun hauetan, herriz herri eta auzoz auzo ekitaldiak, eskuorri banaketak eta bestelako hamarnaka ekintza izaten ari dira, baina Gipuzkoako ekitaldi nagusia Tolosan ospatuko dute. Hain justu, ekitaldi nazionala izango da larunbatean, 12:00etan, Beotibar pilotalekuan. Honela, EH Bilduko kide guztiak elkartuko dira eta bertan izango dira Pello Otxandiano lehendakarigaia, Maddalen Iriarte EAEko parlamentu taldeko bozeramailea eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia.

«EH Bilduren indarra, ilusioa eta kemena, Tolosako Beotibar pilotalekuan sentiaraziko eta sentituko ditugu», adierazi dute EH Bildutik.

Solasaldia, bihar

Bestetik, EH Bilduren solasaldia izango da gaur, 19:00etan, Tolosako Zerkausian. Osakidetza zutik jartzeko proposamena izenburupean, osasun zebitzu publikoak azken urteotan jasan duen «gainbehera» salatu eta Osakidetza «zutik jartzeko» proposamenak aurkeztuko ditu Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gidatuko duen gaurko saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!