Musika herrikoiaren topagunea

Ataria 2024ko apirilaren 6a

Hovhannes Karakhanyan artista armeniarrak ireki zuen ostegunean musika herrikoiari eskainitako Tolofolk jaialdia eta Kalepoza kalejirarekin hasi dute egitaraua gaur. 

Ostegunean izan zen Tolofolk jaialdiaren lehen kontzertua eta bihar bitarteko egitaraua prestatu du JeaJeaka kultur elkarteak. Gaur goizean Kalepoza kalejirak hartu ditu Tolosa erdiguneko kaleak eta dultzainero, txistulari eta txaranga doinuak izan dira. Kontzertuak arratsaldean izango dira; 18:30ean Pandereteras de Ruente entzun ahal izango da Plaza Berrian eta 20:00etan leku berean Balkan Paradise Orchestra ariko da. Bihar 19:00etan izango da aurtengo azken kontzertua. Xabier Zeberiok eta Arineketan bikoteak –Iñar Sastre piano-jotzailea eta Jagoba Astiasaran txistularia– itxiko dute jaialdia 19:00etatik aurrera. Laukote formatuan izango dira Plaza Berrian, Alejandro Saul Martinez biolontxelo-jotzailearekin batera.

 

Erlazionatuak

Kalepoza kalejira

Ataria 2024 api 06 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!