Orri-markatzaileak, Haur Liburuaren Eguna ospatzeko

Ataria 2024ko apirilaren 2a

Tolosako Haur Liburutegian egindako orri-markatzaileetako batzuk.

Gaur Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundeak mezu bat prestatu eta zabaldu du urtero egin ohi duen bezala. Tolosako Haur Liburutegiak bat egin du egunarekin eta orri-markatzaileak egin dituzte.

Gaurko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Tolosako Haur Liburutegian, orri-markatzaileak egiteko tailerra eginez. Urtero bezala, IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundeak mezu bat prestatu eta zabaldu du. Aurten Eiko Kadono idazle japoniarrak idatzi du poema formatuan emandako mezua eta Nana Furiya sortu ditu ilustrazioak.

Hain justu, gaurko egunez jaio zen Hans Christian Andersen ipuingile daniarra eta hori dela eta ospatzen da Haur Liburuaren Eguna. Ahatetxo itsusia, Erpurutxo eta Sirenatxoa dira bere narrazioetako batzuk. Haur literaturaren eremuan ematen den sari garrantzitsuenak ere, Andersenen izena darama. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!