Haurrentzako tailerrak eta erakusketa berria Topicen

Ataria 2024ko martxoaren 21a

Apirilaren 3an,4an eta 5ean egingo dituzte sei urtetik gorako haurrentzako tailerrak Tolosako Topic-en; parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Datozen asteetarako eskaintza berritu dute Tolosako Topic-en. Batetik, txotxongilo tailerrak egingo dituzte sei urtetik gorako haurrentzat; eta, bestetik, erakusketa berritu dute. Apirilaren 3an, 4an eta 5ean egingo dituzte ikastaroak, 09:30etik 12:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da 943 650 414 telefono zenbakian edo pedagogia@cittolosa.com helbidean.

Erakusketa berria
Joan den martxoaren 8tik erakusketa berria dute txotxongiloen museoan: Errege makina. Irudi-antzerkiaren bilakaera XI. mendetik XX. mendera. 2005ean ikertzaile talde batek, XVII. mendean ospea izan zuen denbora-pasa bat –Errege makina– berreskuratzea proposatu zuen eta izen hori bera hartu zuen Cuencako (Espainia) euren konpainiak. Horrela, Errege makina konpainiak "Txotxongiloen antzerkiaren 1.000 urte Espainian" erakusketa birsortu du. Bertan, eszenografia batzuk Espainiako txotxongilo historiaren bilakaera islatzen dute. Erakusketa ikusgai egongo da irailaren 15era bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!