'Euskararen Historia Soziala Tolosaldean' ikerketaren inguruko hitzaldi ilustratua egingo dute Tolosan

Ataria 2024ko martxoaren 19a

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren hirugarren zatia aurkeztuko dute Haritz Azurmendik eta Unai Gaztelumendik, ostegunean, Tolosako udaletxeean, 18:30ean hasita.

Haritz Azurmendik, ikerketaren arduradunak, Erdi Arotik XIX. mendera bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi ilustratua izango da, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, entzuten duenarekin marrazki handi bat egingo baitu momentuan.

Galtzaundi Euskara Taldea 2021ean hasi zen Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikertzeko lanetan. Lehenengo zatian, 1936ko Gerratik trantsiziorako tartea aztertu zuen. Bigarren zatian, 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera aztertu zuen Hazurmendik, eta 2023an heldu dio XIX. mendea eta Euskal Pizkundea aztertzeari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!