Domusa Teknik Lana trail taldeak entrenamenduak herritarrekin batera egiteko aukera zabaldu du Taupada Urdina proiektuaren barruan. Gaur egin dute lehena Tolosan, taldeko Goar Lopetegi ibartarrak eta Oihana Zubillaga anoetarrak gidatuta. Goizeko 09:00etan Santa Klaratik abiatu dira eta Tolosako mendien barrena egin dute 15 kilometroko entrenamendua.