Martxel Iztuetak binakako txapelketako finala jokatuko du

Ataria 2024ko martxoaren 16a

Promozio mailako binakako txapelketari finala jokatzea besterik ez zaio geratzen. Larrazabal-Eskiroz aurkarien zain zeuden, eta atzoko hil ala biziko partidan, txartel hori Agirre eta Iztueta tolosarrak lortu zuten.

22-11kako emaitzarekin gainditu zituzten Egiguren V-Eskuza Laudion, Asier Agirrek eta Martxel Iztuetak. Ordu betetik gorako iraupena izan zuen partidan, 631 pilotakada jo behar izan zituzten lau pilotariek 22ra iristeko. Gorriek 10 tanto egin zituzten, zazpi pilota galduz. Urdinek lau bakarrik egin zituzten, galdutakoak, berriz, 12 izan ziren.

Finala hurrengo larunbatean jokatuko da, martxoaren 23an, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!