IX. Lanbide Heziketa Azoka 2024

Peñascal kooperatiba: lan eginez ikasi eta hezi ahal izateko

Ataria 2024ko martxoaren 14a

Peñascal Kooperatiban hasierako Lanbide Prestakuntza Programa dute, eta horrela DBHko bigarren maila egin dutenek eta DBHko graduaturik ez duten 17 urte gorakoek beharrezkoa den ikasketa prozesua burutzen dute.

Horrekin batera soldadura eta sukaldaritza zein ostalaritzan zerbitzua ematea da euren eskaintza. Ikasketa horiek egiten dituzten ikasleek bi titulu lortzen dituzte; oinarrizko LH titulua eta DBHko graduatu titulua. Ikasleek etengabeko harremana dute lan munduarekin tailerren bidez; eskola teorikoak jasotzen dituzte eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute.

Soldaduran ikasitakoa Usabalen bertan praktikatzen dute, eskoletako tailerrez gain benetako galdaragintza baitute, eta sukaldaritza zein zerbitzurako Leaburuko Ostatua ere badute. Lehenengo mailako ikasleak hamabost egunean behin txandakatzen dira Leaburuko Ostatura igoz, eta horrela prestatzen dira lehen mailako 3. hiruhilekoa egiteko. Bigarren mailakoak ikasturte osoan zehar benetako lan giroan prestatzen dira Leaburu Ostatuko tabernan, sukaldean eta jangelan arituz.

Eskaintza

  • Soldadura  

    • Soldadura elektrikoaz eta MIG-MAG soldaduraz gain, makina ezberdinen erabilpenean eta planoen irakurketan trebatzeko aukera. 
  • Sukaldaritza eta zerbitzua  

    • Teoria eta praktika Usabalen bertan, eta Leaburuko Ostatuan ondoren. 
  • Bestelakoak

    • Laneratzeko enpresak: galdaragintza eta jatetxea -Leaburuko Ostatua–. 
    • Lanbide Heziketako oinarrizko ikastaroez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei begirako.
    • PAE programa dute eta baita eguneko zentroa eta gizarteratzeko etxebizitza lagunduak ere. 
    • Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartuta, lan orientazioa eskaintzen dute eta baita bizitza autonomo batera igarotzeko prozesuan lagunduko duen familia laguntza sarerik ez duten gazteentzat. Azkenik, Tolosaldeko Udalekin hitzartuta, etxez etxeko laguntza programa dute abian, mendekotasuna duten pertsonentzako materialaren mailegua eskainiz. 
    • Laneratzeko enpresak: Laiatzen eta Sukalbide.

 

Peñascal kooperatiba

Helbidea. Usabal industrialdea, 5, Tolosa.

Telefono zenbakia. 943 67 61 61.

Webgunea. Grupopenascal.com

Emaila. info@grupopenascal.com

X eta Facebook. @penascalkoop

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!