IX. Lanbide Heziketa Azoka 2024

Inmakulada ikastola: gertutasuna, ekintzailetasuna eta konpromisoa

Ataria 2024ko martxoaren 14a

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Integratua gizartean errotutako ikastetxea da eta ikaslearekiko gertutasuna, ekintzailetasuna, inguruko enpresekin duen konpromisoa, berrikuntza, eta nazioartekotasuna ditu ikur. Formakuntza euskalduna eskaintzen du (D eredua) eta formazio teknikoarekin batera, etorkizuneko langileak beharrezkoak dituen konpetentziak lantzen ditu.

Formazio teknikoa aberasten dituzten testuinguru formatzaile ezberdinak diseinatzen dituzte, gainera: boluntariotza ekimenak, elkarte eta eragile ezberdinekin elkarlanak eta proiektuak, komunitateari zerbitzuak eskaintzea eta abar luze bat. Azken urteetan Lanbide Heziketa bizitzen ari den aldaketara erabat egokitzen ari dira Inmakuladan, horrela gizarteak dituen formazio eta lan-beharrei erantzun ahal izateko.

Guzti horren adibide dira azken urteetan garatutako hainbat proiektu eta esku-hartze, esate baterako, espazio teknologikoa landu dute teknologia berrienak gelatan txertatuz, foru aldundiarekin batera Adinberri ekimenean daude eta Tolosaldea Garatzen, Zutani eta Emplea fundazioarekin batera Josi ta Josi proiektuan hartzen dute parte.

 

Eskaintza

  • Oinarrizko lanbide heziketa

    • Ile-apainketa eta Estetikako Oinarrizko Lanbide Heziketa (eskaintza berria).
  • Erdi mailako zikloak

    • Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria.
    • Erizaintza laguntzailea.
    • Farmazia eta parafarmaziako teknikaria.
  • Goi mailako zikloak  

    • Gizarteratzeko teknikaria.
    • Irudi diagnosirako eta medikuntza nuklearreko teknikaria.
    • Osasun dokumentazioko eta administrazio teknikaria.
    • Audiologia protesikoko zikloa (eskaintza berria).
  • Etengabeko formakuntza  

    • Langileei begirako ikastaroak: Osasun-arretako ikastaroak, lehen sorospenak, zeinu hizkuntza eta osasun arloko ikastaroak. 
    • Langabetuei zuzendutako ikastaroak: Osasun garraioa, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea, pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea, eta joskintza ikastaroa (eskaintza berria). 
  • Bestelakoak  

    • Formazio duala, Ikasempresa eta Urrats bat Atzerrian egonaldiak (Erasmus + eta elkartrukeak), praktika osasun zerbitzu publiko eta pribatuetan, boluntariotza-proiektuak, ibilbide profesionala, lan poltsa, heldutasun teknologiko eta instalazio aurreratuak, Agenda 2030, TKgune eta Berrikuntza eta Internalizazioa.

 

Inmakulada Lanbide Ikastola Integratua

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!