BABESTUTAKO EDUKIA

Baso jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 18a, 10:00

Martxoaren 19an, asteartean, 19:00etan izango da, kultur etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da Basotik.

Gipuzkoako baso jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Tolosan, Gipuzkoako basoak utz ditzaten saihesteko. «Baso jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena».  Hain justu, fundazioak baso jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, «ordain ekonomiko baten truke». 

Batzarrei dagokienez, ordubetekoak izango dira, eta Basotik Fundazioko arduradun eta teknikariak izango dira hizlariak. Era horretan, nabarmendu dute interesdunek informazioa «bertatik bertara» eskuratzeko aukera izango dutela, eta baita «edozein zalantza argitzekoa» ere. Gipuzkoako herrietan egingo diren hitzorduak jarraian:

  • Aretxabaleta: martxoaren 20an, asteazkena, 19:00etan, Arkupe Kultur Etxean.
  • Azkoitia: martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Zubiaurre Elkargunean.
  • Donostia: martxoaren 26an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!