Goar Lopetegi eta Oihana Zubillagarekin entrenatzeko aukera

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Domusa Teknik Lana taldearen Taupada Urdina proiektuko lehen entrenamendua Tolosan izango da.

Domusa Teknik Lana trail taldeak entrenamenduak herritarrekin batera egiteko aukera zabaldu du Taupada Urdina proiektuaren barruan. Horietako lehena Tolosan izango da igandean, hilak 17, 09:00etan Santa Klaran. Taldeko Goar Lopetegi ibartarra eta Oihana Zubillaga anoetarra izango dira entrenamenduan eta 15 kilometro egingo dituzte. Entrenamenduan parte hartu nahi dutenek formulario hau bete behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!