Alpino Uzturreko eskiatzaileen emaitza bikainak

Ataria 2024ko martxoaren 11

Nafarroa eta Euskadiko iraupen eskiko txapelketa izan da asteburuan, klasiko eran, Belaguan.

Larunbatean esprint txapelketa izan zen: 12 urte azpikoetan (500 metro), Iker Aranburu txapeldun izan zen; 14 urte azpikoetan (500 metro), Libe Curras txapeldun da eta Inge Arin txapeldunorde; 16 urte azpikoetan (1.470 metro), June Aranburu txapeldun; eta absolutu mailan (1.470 metro) Hodei Juaristi hirugarren izan zen.

Distantziako txapelketa izan zen jokoan atzo: 12 urte azpikoetan (2,5 kilometro), Iker Aranburu txapeldun; 14 urte azpikoetan (5 kilometro), Libe Curras garaile eta Inge Arin txapeldunorde; 16 urte azpikoetan (7,5 kilometro), June Aranburu txapeldun; absolutu mailan (10 kilometro) Naroa Amantegi txapeldunorde izan zen eta Hodei Juaristi bosgarren.

Imanol Rojo, Munduko Kopan

Bestalde, Imanol Rojok 50 kilometroko Munduko Kopako Osloko proban parte hartu zuen atzo, 43. postua lortuz. Proba horrekin Munduko Kopan parte hartzen duen 100. aldira iritsi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!