Irati Lakunzak bost domina lortu ditu, horietatik bi urrezkoak, 400 eta 200 metro eskafandra probetan, eta zilarrezko bat 100 metro eskafandran. Haizea Izagirre seniorrekin hasi da lehiatzen aurten eta zilarrezko domina lortu du 200 metro ur gainekoan eta laugarren postua 400 metro ur gainekoan; konfirmatzen ari da kirol horretan daukan etorkizuna. Horrez gain, biek Ordizia Urpekoak taldeko Graxi Elosegi eta Ane Gonzalez igerilariekin bi urrezko domina lortu dituzte 4x100 eta 4x200 metro erreleboetan, lehia oso gogor batean.
Unai Erasok ere txapelketa polita egin du bosgarren postua lortuz eskafandrako 3 probetan, eta Sara Goenagak emaitza politak lortu ditu senior mailan igeri egiten duen lehenengo urtean. Igarondo Urpekoak taldetik ere Jon Espina entrenatzailea zoriondu dute lortu diren emaitzengatik.