Saltokiak kalera atera dituzte

Jon Miranda Labaien 2024ko martxoaren 9a

Tolosa&Co merkatari elkarteak antolatuta 53 saltoki ari dira parte hartzen Braderien.

Tolosako 53 saltokik azken maukak atera dituzte gaur kalera. Iluntzera arte, erosketak egiteko aukera izango da Tolosako denda hauetan.

Gainera, 5 urte arteko haurrentzat Trianguloa plazan haur txokoa egongo da jarrita, eta goiz nahiz arratsaldez, txu-txu trena ibiliko da herri osoan zehar.

Kaleak animatzeko 16:30etik aurrera Incansables txaranga ibiliko da eta Emeterio Arrese, Oria kalea, Nafarroa etorbidea, Foruen etorbidea, San Frantzisko, Trianguloa, Errementari eta Aroztegieta kaleak zeharkatuko ditu.

Tolosa&Co merkatari elkarteak bultzatuta antolatzen dute Braderie azoka eta 17:30etik 20:00etara egurrezko jolas tradizionalak egongo dira Berdura plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!