Alpino Uzturreko zazpi eskiatzaile lehiatuko dira Euskal Herriko Txapelketan

Ataria 2024ko mar. 8a, 19:25

Alpino Uzturre elkarteko hainbat eskiatzaile aurtengo Marxa Beret proban.

Asteburu honetan jokatuko dira iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak, Larra Belaguan.

Berez martxoaren 2 eta 3rako zeuden iragarrita Euskal Herriko Txapelketak, baina elur jauziak izateko arrisku handia zegoenez, bertan behera geratu ziren, eta asteburu honetan egingo dira.

Larunbatean esprint modalitateko lasterketa izango da. Bertan Alpino Uzturreko bost eskiatzaile ariko dira parte hartzen: Inge Arin eta Libe Curras, 14 urte azpikoetan; June Aranburu, 16 urte azpikoetan; Iker Aranburu, 12 urte azpikoetan; eta Hodei Juaristi, 18 urte azpikoetan. Igandean, klasiko eran izango dira lasterketak, eta larunbatean ariko dira bost eskiatzaileez gaion, beste bi ariko dira: Igor Aranburu, master kategorian, eta Naroa Amantegi, senior kategorian.

Txapelketak Espainiako Koparako puntuagarriak izango dira, eta guztira 85 partaide izango direla espero dute. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eskiatzaileez gain, Kataluniakoak eta Aragoikoak izango dira lehian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!