Posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua jarri du PSE-EEk

Ataria 2024ko martxoaren 8a

Astelehenetik ostiralera emango diete arreta herritarrei Tolosako egoitzan.


Tolosako Elkarte Sozialistak laguntza zerbitzua jarri du martxan posta bidezko botoa tramitatzeko, apirilaren 21ean botoa ematera hauteskunde-mahaira joan ezin diren pertsonentzat.

Hala, herritarrei arreta emango diete astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etik 19:00era, Tolosako PSE-EEren egoitzan, (Rondilla, 33-35). 
Era berean, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek etxetik eman ahalko dutela botoa notarioaren aurrean esan dute, eta izapidetze hori bulegoan ere egin ahalko da. Edozein zalantza argitzeko, 943 670 168 zenbakira deitu ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!