2024/03/17 18:00

Kontzertua

Kontzertua
3 taberna, Tolosa
Gartxot Unsain (Madeleine, Bananas…) eta Beñat Antxustegi (Physis versus Nomos) musikariek jarri zuten abian Bi Zaldi egitasmoa 2014 urtean. Bi urte geroago Eneko Sierra (Physis versus Nomos) batu zen taldera, eta hauxe da taldeak zuzeneko emanaldietan erabiltzen duen formazioa. Hirukotea osaturik, hasieran lantzen zituzten kantuen moldaketak alde batera utzi, eta kantu propioak sortzeari ekin zioten. Azken urte hauetan sortutakoa ‘Lo Zena’ (Balio Dute) estudioko lehen diskoan barneratu dute, eta egun, zuzenenean aurkezten ari dira lana. Giro akustikoak nagusitzen dira Bi Zaldi egitasmoan, non ahotsek eta ahots jokoen presentzia handia duten kantuetan. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!