Norbere burua aktibo izateko tailerrak, Bedaion

Ataria 2024ko martxoaren 7a

Urte honetan 'Zahartze aktiboa - bizitza aktiboa - auzo aktiboa' proiektu berria abiatu dute Tolosako Bedaio auzoan. Hilabetero tailer bat egingo dute.

Proiektuaren helburua norbere burua zaintzea da, egunerokotasunean egiten ditugun eta egin ditzakegun hainbat jarduera, lan edo ariketei garrantzia ematea, eta aldi berean, gure ingurukoengan ere duen eragin positiboaz jabearaztea. 

Hilabetero tailer bat egingo dute. Urtarrilean Osasun heziketa tailerra egin zuten. Nora Tapia Tolosaldeko ESIko erizaina, Miren Santos Tolosako erizain egoiliarra eta Itziar Orbegozo Tolosako mediku egoiliarra izan ziren auzoan, eguneroko ariketa fisikoaren, elikaduraren eta erorketen prebentzioaren inguruko argibideak ematen.

Otsailean, berriz, Amezketako Zumadi eskolako Balio zibiko eta etikoa proiektuarekin bat egin dute eta LH5 eta LH6 geletako ikasleak izan ziren Artubi elkartean. «Bedaioko auzotar helduenekin elkarrekintza sustatu eta goiz pasa aberats bat igaro zuten. Ez zen falta izan jolas, kontu eta, noski, hamaiketakorik ere. Balorazio oso positiboa egiten dugu, naturaltasun osoz belaunaldi desberdinak bildu eta elkar ikasteko», adierazi dute proiektuaren antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!