M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2024

Topic-ek bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Ataria 2024ko martxoaren 6a

'Txotxongilolaritza eta emakumea' ekimena antolatu dute larunbaterako. Bisita gidatua, tailerra eta ikuskizuna bilduko ditu egun osoko egitarauak.

Tolosako Txotxongiloen Museoak bat egin du martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Hala, larunbatean, hilak 9, egun osoko egitarau berezia antolatu du. Goizean, Txotxongiloak emakumeetan bisita gidatuak egongo dira; 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Esperientzia honetan parte hartu nahi duenak bi aukera ditu: 943 650 414 telefono zenbakira deitu cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatzi. Taldeak gehienez ere 15 lagunekoak izango dira.

Arratsaldean, berriz, tailerra eta ikuskizuna barne hartzen dituen ekintza egingo dute. 17:00etan izango da txotxongiloak egiteko aukera; ikuskizuna, berriz, 18:30ean izango da. Oraingoan, Herrialde Katalanetako Cal Teatre konpainiaren 'Juego de las sillas' ikuskizunaren txanda da. Familia giroko saioa da, 5 urtetik aurrerakoei gomendatutakoa, eta gaztelaniaz izango da. Bi ekintza horietarako telefonoz edo posta elektronikoz eman daiteke izena, aurrez aipatu moduan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!