2024/03/16 00:00
Udaberri Dantza Taldearen XVII. Dantzari Txiki Eguna.
10:30. Kanpoko taldeak agurtu eta hamaiketakoa Plaza Zaharrean.
11:00. Kalejira: Talde batzuk Trianguloa plazatik gora ibiliko dira: Lopez Mendizabal plazan, Emeterio Arresen, Alondegia plazan... Besteak Alde Zaharrean: Plaza Berrian, Santa Maria plazan, Trianguloa plazan, Plaza Zaharrean...
12:15. Kalejira amaituta, parte-hartzaile guztiak Trianguloa plazan elkartuko dira eta Plaza Berrira jaitsiko dira kalejiran elkarrekin.
12:30. Plaza Berrian talde guztiek batera dantzatuko dute.
13:00. Haurrak Plaza Berritik elkarteetara joango dira bazkaltzera.
16:00. Emanaldi nagusiaren hasiera. Plaza dantzak egingo dituzte Udaberriko fanfarrearen eskutik, eta 17:00ak bitarte iraungo du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?