Tolosako udal langileek bat egin dute martxoaren 12ko greba deialdiarekin

Ataria 2024ko martxoaren 6a

Tolosako udal langileek atzo udaletxe atarian egin zuten elkarretaratzeko irudia.

Tolosako udal langileek elkarretaratzea egin zuten, atzo goizean, udaletxe atarian, martxoaren 12ko EAEko sektore publikoko langileen greba deialdiarekin bat egiten dutela adierazteko.

Besteak beste, ondorengo eskaerak egiten dituzte EAEko sektore publikoko langileek:

  • Estatutik datozen mugak ez onartzea.
  • %10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.
  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna %8n kokatuz.
  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.
  • Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.
  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.
  • Administrazioak eta langileak euskalduntzeko planak adostea.
  • Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan-astearen norabidean ipintzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!