Ama eta Casa Julian jatetxeek Repsol 2024 Gidaren bina eguzki jaso dituzte

Ataria 2024ko martxoaren 5a

Amako Javi Rivero eta Casa Julianeko Xabi Gorrotxategi. Iturria: Repsol Gida

Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak dira bi eguzkirekin sarituen zerrendara batu diren euskal jatetxe berri bakarrak.

Ama eta Casa Julian Tolosako jatetxeek Repsol Gidaren bina eguzki jaso zituzten atzo, Murtziako Cartagena hirian egindako sari banaketan, eta horrela hiru dira momentu honetan bi eguzki dituzten eskualdeko jatetxeak, Amasa-Villabonako Hikak ere bi eguzki baititu. Bidania-Goiazko Bailara jatetxeak eguzki bat du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!