Naroa Merino tolosarra Euskotren Winter Series txapelketan ariko da

Ataria 2024ko martxoaren 4a

Elaia Gogenola eta Naroa Merino. EUSKOTREN WINTER SERIES

Zesta puntako txapelketan Ihart Arakistain Sopelako pilotaria ordezkatuko du.

Emakumeen Euskotren Winter Series txapelketan parte hartuko du Naroa Merino tolosarrak. Gaur jokatuko da bigarren finalerdia, Durangoko Ezkurdi frontoian, eta bertan parte hartuko du Merinok, Ihart Arakistain Sopelako pilotaria ordezkatuz. Atzelari postuan jokatuko du Merinok, Elaia Gogenolarekin bikotea osatuta. Biak dira txapelketa honetan berriak. Beraien aurkariak, Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!