Arrue, Zaldua eta Munteanu izan dira irabazleak

Ataria 2024ko otsailaren 26a

Tolosaldeko Eskolarteko Xake Txapelketa hiru mailetan banatu da, eta benjaminetan irabazlea Saio Arrue izan da, alebinetan Amets Zaldua eta infantiletan Damian Munteanu.

Tolosako Enroke Xake Klubak antolatu du txapelketa eta bi jardunaldietan jokatu da Tolosako kultur etxean. Bigarrena atzo bertan egin zuten, eta bi jardunaldietan jokatutako partidekin egin da sailkapena.

Horrela geratu da sailkapena:

Benjaminak

  • 1. Saioa Arrue Hernandez (5 puntu, Laskorain)
  • 2. Oier Ortega Castillo (3½ puntu, Herrikide)
  • 3. Oier Ubide Ibañez (3½ puntu, Laskorain)
  • 4. Aimar Etxeberria Arrue (3½ puntu, Laskorain)
  • 5. Oier Zabala Sagastume (3½ puntu, Laskorain)
  • 6. Tual Palomo Flores (3½ puntu, Herrikide)
  • 7. Alex Linares Achutegui (3 puntu, Herrikide)
  • 8. Irai Castro Lopetegi (2 puntu, Laskorain)
  • 9. Nerea Linares Achutegui (puntu ½, Herrikide)

Alebinak

  • 1. Amets Zaldua Lizarribar (4 puntu, Zubimusu)
  • 2. Alex Baena Kendzia (3 puntu, Laskorain)
  • 3. Unai Díaz de Ilarraza Andrino (2 puntu, Fleming)
  • 4. Andde Barriola Jauregi (puntu 1, Uzturpe)

Infantilak

  • 1. Damian Munteanu Hristova (9 puntu, Orixe)
  • 2. Lizar Iruretagoiena Guereño (8 puntu, Erniobea)
  • 3. Jon Iturrioz Altuna (3 puntu, Laskorain)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!