Igandeko batel jardunaldia, bertan behera

Ataria 2024ko otsailaren 23a

Iaz Tolosan jokatutako Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldiko irudia. LEYRE CARRASCO

Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz, eta eskola kiroleko larrialdi-protokoloari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu asteburuan uretan egitekoak ziren jarduerak, larunbatean alerta laranjagatik eta igandean abisu horiagatik.

Igandean, TAK klubak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatu behar zuten Oria ibaian, infantil eta kadete mailetako arraunlariek. Gipuzkoa barrualdean egiten den jardunaldi bakarra da Tolosakoa, eta urtero, lurraldeko arraunlari gazteak lehian ikusteko aukera izaten da bertan; herritarrak ere gogoz joaten dira estropada ikustera. Aurten, ordea, ez da jokatuko.

Izan ere, eguraldiaren iragarpenaren ondorioz, eta eskola kiroleko larrialdi-protokoloari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu asteburuan uretan egitekoak ziren jarduerak, larunbatean alerta laranjagatik eta igandean abisu horiagatik. Gainera, sor daitezkeen egoeren aurrean zentzuz jokatzea gomendatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!