Kirol psikologiaren inguruko hitzaldia emango du Itsasne Blancok

Ataria 2024ko otsailaren 22a

Alpino Uzturre elkarteak antolatu du solasaldia, eta bihar, otsailaren 23a, 18:00etan izango da, Tolosako kultur etxean.

Itsasne Blanco Psikologian graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gradua bukatu orduko errendimendu altuko kirolarien psikologian espezializatutako masterra egin zuen Unisport Management School-en. Hori bukatu ondoren kirolaren psikologiako master ofiziala egin berri du Universidad European. 

Blancok azaldu duenez, «txikitatik oso lotuta egon naiz kirolarekin eta horrek dakarren guztiarekin, lehiaketak barne. Beti entrenatu gaituzte alde fisikotik eta alde taktikotik, baina psikologiaren aldetik ez gaituzte prestatzen erronkei aurre egiten gai izateko. Horregatik erabaki nuen kirol psikologian espezializatzea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!