Tolosaldea Arraun Kluba, Kantauriko aulki finkoko klubik onena

Ataria 2024ko otsailaren 22a

Espainiako Arraun Federazioak eman dio saria klubari, arraunaren 2023ko sarien barruan.

Tolosaldea Arraun Klubari eman dio Espainiako Arraun Federazioak Kantauriko aulki finkoko klubik onenaren saria. Arraunaren inguruan 2023ko urteari dagokion sarien zerrenda aurkeztu du federazioak eta horien artean TAK klubari emandakoa. Saria ematerakoan «azken urtetan bateletan eta traineruan etxeko jendearekin egindako lanketa» kontuan eduki dela azaldu du klubak. «Mila esker posible egin duzuen guztioi», gaineratu du. Sari banaketaren gala martxoaren 17an egingo da, Madrilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!