Tolosatik Gijonera bidaiatuko dute Topic-eko txotxongiloek

Ataria 2024ko otsailaren 21a

Gijonen ospatzen den Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Nazioarteko azokan izango dira ikusgai Topiceko 120 txotxongilo, igandetik martxoaren 1era bitarte.

Gijonen izango dira Topiceko txotxongiloak. Izan ere, igandetik martxoaren 1era bitarte, Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Nazioarteko azokan erakusketa zabala egingo du Topicek, Topic, begirada bat txotxongiloen munduari izenburupean.

Bertan, Topiceko 120 txotxongilo ikusi ahal izango dira, jatorriaren arabera banatuta: Ekialdea eta Mendebaldea. Ekialde aretoan ikusgai egongo dira Maliko txotxongiloak, txinatarrak, indiarrak, indonesiarrak eta Vietnamekoak. Mendebaldeko aretoan, berriz, Kataluniako, Euskal Herriko eta Amerikako piezak izango dira ikusgai, baita Topicen ikusgai izan berri diren John Blundall txotxongilo-maisu ingelesaren piezak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!