Bi lasterketetan parte hartuko du Imanol Rojok asteburuan

Ataria 2024ko ots. 16a, 13:01

Ski Classics zirkuitu pribatuko lasterketak izango dira, bata 60 kilometrokoa eta 13 kilometrokoa bestea. 

Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak nazioarteko probetan lehiatzen jarraitzen du. Asteburuan beste bi izango ditu, Suediako Gronklitt herrian. Bihar, larunbata, klasiko eran egiteko 60 kilometroko proba izango du, eta etzi, igandea, klasiko eran egiteko 13 kilometrokoa.

Aurrera begira, FIS egutegiko proba federatiboak izango ditu Rojok otsailaren azken asteburuan. Schilparion (Italia) Opa Cup izango da jokoan, eta otsailaren 24ean 10 kilometroko lasterketa, klasiko eran, izango du, eta otsailaren 25ean 20 kilometroko proba, estilo librean.

Denboraldiko azken txanpari aurre egiteko, Lavazen (Italia) egonaldia egingo du tolosarrak. Gustuko tokia du tokia du Rojok, bertan ondo jan eta ondo entrenatzeko aukera izango baitu. Martxoan, Munduko Kopako hiru proba izango ditu: 10ean Oslon (Norvegia), 50 kilometroko proba klasiko eran; 16an, Falun (Suedia), 10 kilometro klasiko eran, eta hurrengo egunean, leku berean, 20 kilometroko proba estilo librean.

Euskadi eta Nafarroako txapelketak atzeratuta

Asteburu honetan, otsailak 17 eta 18, Larra Belaguan iraupen eskiko Euskadiko eta Nafarroako txapelketak jokatzekoak ziren, baina espero zen elurtea ez da iritsi eta atzeratu behar izan dituzte. Alpino Uzturre taldeko kideek zain egon beharko dute, beraz, txapelketetan parte hartzeko. Martxoak 2an eta 3an egitekoak dira, lekua berean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!