Lau jaialdi izango dira Beotibarren inauterietan

Ataria 2024ko ots. 7a, 18:39

Erik Jaka, sake bat ateratzen, Binakako Pilota Txapelketan. BAIKO PILOTA

Beotibar pilotalekua eskuzko pilotaren topagune izango da inauterietan, lau jaialdirekin.

Astelehenean EPELen Binakako Txapelketaren 13. jardunaldiko partida jokatuko da, Elordi-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II artean. Promozio mailakoan, Agirre-Iztueta eta Exposito-Gaskue ariko dira lehian. Jaialdia 16:30ean hasiko da. 

Asteartean, jaialdia 17:00etan hasiko da, eta 14. eta azken jardunaldiko partida bat jokatuko da, Altuna III-Martija eta Peña II-Albisu artean. Promozio mailakoan, Egiguren V-Eskuza eta Alberdi II-Morgaetxebarria lehiatuko dira. 

Ados Pilotaren txapelketa

Ados Pilotak antolatutako Binakako Txapelketaren bi partida izango dira jokoan larunbatean, 11:30ean hasita. Lehenengoan Aldaregia eta O.R. Larramendi bikoak Etxekolonea eta Mendibururen aurka jokatuko dute; bigarrengoan, Iturriaga eta Orbegozo bikoa Zabaleta eta Irati Zabala lizartzarraren aurka. 

Afizionatuen jaialdia

Igandean, 16:30ean hasita, lehenengo Inauterietako Pilota Jaialdia izango da, Montezkue Pilota Klubak antolatuta. Afizionatu mailako pilotariek parte hartuko dute: Gorostidi (Zazpi Iturri) eta Elola (Lapke) bikoa Landa (Lapke) eta Olano (Aurrera Tolosa) bikoaren aurka; J. Alberdi (Aurrera Tolosa) eta Elorz (Upo Mendi) bikoa E. Lizeaga (Mundarro) eta Garmendia (Lapke) bikoaren aurka; eta B. Apezetxea (Umore Ona) eta Aizpuru (Aurrera Tolosa) bikoa O. Etxeberria (Oiarpe) eta Gabirondoren (Aurrera Tolosa) aurka. Sarrerei dagokionez, 18 urtetik gorakoek 10 euro ordainduko dute, 14 eta 17 bitartekoek bost euro, eta 13 urtez azpikoak doan sartuko dira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!