BABESTUTAKO EDUKIA

Ezagutu BPXport  Usabal: zure ongizaterako kirol zentroa

Ataria 2024ko ots. 6a, 09:59

Tolosako kirol zentroak kirol aukera zabala, ongizatea lortzeko eskaintza osoa, ordutegi malgua eta kalitatean zein konpromisoan oinarritutako kudeaketa ditu ardatz.

Tolosako BPXport Usabal Kirol Zentroa kirola, osasuna eta ongizatea maite dutenen erreferentziazko kirol zentroa da. Maila goreneko instalazioak ditu eta erabiltzaileengan oinarritutako ikuspegia; fitness-etik hasi eta erabateko erlaxazioa lortu arteko esperientzia paregabea eskaintzen du. BPXport Usabalek osasuna eta kirola uztartzen ditu.


Kirol aukera sorta zabala
Tolosako kirol zentroak hornikuntza ugari ditu, izan ere, BPXport Usabal kirolzaleentzako zentro integrala da. 
Eskaintza zabala du: fitness gela; jarduera gidatuetarako aretoak; squash, padel eta tenis pistak; frontoia; rokodromoa; boulderra; tatamia; atletismo pista; futbol hamaikako zelaia; eta erabilera anitzeko bi kantxa. Txoko bakoitza erabiltzaileen jarduera fisiko gogokoenari aukera mugagabeak emateko dago diseinatua. Rokodromo bateko adrenalina edo futbol zelai bateko erronka nahi dutenentzat, aukerak amaigabeak eskaintzen ditu.


Profesionalek gidatutako jarduerak pertsona askoren bizitzetan funtsezko bihurtu dira eta pertsona horiek sasoi betean, osasuntsu eta motibatuta egon nahi dute. Ariketa hutsetik harago doazen jarduerak egin daitezke bertan eta esperientzia handiko irakasleek eskaintzen dituzte klase horiek, onura fisiko eta mentala eskaintzeko asmoz. Kirolaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko, BPXport Usabalen tonifikazio, ur edo kardio ariketak egin ahal dira, baita dantza eta beste hainbat jarduera ere. 

Ongizate osoa
BPXportek ur eremu bikaina eskaintzen du. Bertan, hainbat jarduera egin daitezke eta, nola ez, igeri egiten ikasteko aukera dago, horretarako beharrezkoa den material guztia dagoelarik. Esperientzia osatzeko erlaxatzeko aukera eskaintzen du wellness gune zabalean; hidromasaje-zirkuitua dago, sauna finlandiarrak eta lurrun-bainua hartu daiteke, terma eta ur hotzeko pileta bizigarri bat ere badituena. Kanpoko igerilekuek, jolasguneak eta haurrentzako ur-txorrotek aisialdirako gunea osatzen dute.


Ordutegi malguak eta espazio komunitarioak
BPXport Usabalen ustez, bizitza modernoak malgutasuna eskatzen du, eta hori dela eta euren ordutegia oso zabala da. Goizetik iluntzera bitarteko ordutegia du eta horrela egokitzen da kirol zentroa erabiltzaileen agendara. Gainera, adin guztientzako topagunea eskaintzen du; espazio desberdinak ditu kirol zelaietatik hasi eta haurrentzako jolaserako guneetara arte. 


Kalitatea eta konpromisoa 
BPXport-en helburua kirol zentro soila izatetik harago doa. Kirol kudeaketan erreferente izateko egiten du lan eta zerbitzuen kalitatearekin, ingurumenarekin, berdintasunarekin eta segurtasunarekin konpromiso handia du. Kudeaketa eraginkorra du ardatz eta lantaldeak erabiltzaileen beharrak bete ahal izateko egiten du lan.


BPXport Usabalek kirol aukera zabala du eta ongizaterako bidea eskaintzen du, eta horretarako jarduera ugari zein ordutegi malgua eskaintzen ditu. «Beraz, jarri gurekin harremanetan gaur bertan eta egin bat BPXport Usabalekin». 

BPXport Usabal

  • Ordutegia. 
    - Usabal: Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara, eta igande zein jaiegunetan 08:00etatik 14:00etara. Udaran 08:00etatik 21:00etara
    - Berazubi: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara eta igande zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara
  • Webgunea. Bpxport.es
  • Emaila. tolosa@bpxport.es
  • Telefono zenbakia. 943 53 64 00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!