Agedaren tortura salatu dute, abestien bidez

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 4a

Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko Kantagora korua, Tolosan zehar kantari aritu da iluntzean, Ageda bezpera pagano feminista ospatuz.

Santa Ageda bezpera honetan, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko Kantagora koruko kideek ere Tolosako kaleak hartu dituzte. Emakumeen plazatik hasita, herrian barrena ibili dira abesten. Tradizioa berrikustea izan da euren asmoa, «zeinaren jatorria, izatez, aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia den».

Honela, euren abestien bidez, Agedaren tortura salatu dute: «Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz».

Erlazionatuak

Kantagora kantari

Leyre Carrasco 2024 ots 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!