Antonio Amundarainek irabazi du San Blas auzoko Topa Txapelketa. Zenbat aldiz irabazi duen galdetuta, ez dela oroitzen esaten du auzokideak. Hasi aurretik ea zortea dudan zioen, baina zorte beharrik ez duela erakutsi du beste urte batez. Abilezia ikusgarriz ikuskizuna eskaini du Amundarainek.
Jaiak 19:00etan jarraipena izango du, Elustondo anai-arrebekin.