Larunbat honetan eskaintza berezia izango da Topic-en

Ataria 2024ko otsailaren 1a

Familientzat bisita gidatu antzeztuak izango dira goizean; arratsaldean, berriz, tailerraren ondoren, Coriolis konpainiak 'Trapos' ikuskizuna egingo du.

Bisita gidatuen kasuan, bi saio izango dira: 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Interesa dutenek 943 650 414 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko edo, bestela, cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatzi.

Arratsaldean, berriz, tailerra eta ikuskizuna egingo dituzte. 17:00etan izango da tailerra, eta gero, 18:30ean, ikuskizuna. Oraingoan, Coriolis konpainiaren Trapos ikusteko aukera izango da. Saio mutua izango da, mahaiko txotxongiloak erabiliz egindakoa, 4 urtetik aurrerako haurrentzat. Arratsaldeko bi jardueretarako izena emateko, lehen aipatutako bi bide berdinak erabili daitezke. 

Coriodis konpainia 2014an sortu zen Uruguain, antzerki bisualeko eta antzerki profileko objektuen ikuskizunak hainbat teknika eta hizkuntzatan ikertzeko, esperimentatzeko eta ekoizteko asmoz. Espainian, Portugalen, Kanadan, Txilen, Brasilen, Argentinan, Kolonbian, Mexikon eta Uruguain aurkeztu dituzte ikuskizunak. Horrez gain, sariak, aintzatespenak eta aipamenak jaso ditu nazioartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!